euskaraespañol

Image of the day

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko graduazio ekitaldian

  • Event

When and where

22/06/2023, 18:00

Location

Bilbao (Bizkaia)

Description

Bilboko Elkarte Filarmonikoa

Portuko Markesaren kalea, 2

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak 2021/2022 ikasturteko graduazio ekitaldia egingo du. Alicia San Juan kazetaria izango da aurtengo amabitxia; eta urtero bezala parte hartuko du aurtengo ikasturteko ikasleen diplomen banaketan.

Ikastegiak gradu bakoitzeko espediente onenak aitortuko ditu ekitaldian: Iraitz Madariaga, Kazetaritzako Graduan; Nuria Sancho, Publizitate eta Harreman Publikoetako Graduan; Guillermo Ordás, Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduan; Inés González, Soziologiako Graduan, eta Asier Echeverria, Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko Graduan

Aurten 402 ikaslek amaitu dituzte ikasketak (249 emakumek eta 153 gizonek). Graduka horrela daude banatuta:

  • Kazetaritzako Graduko 41. promozioa: 135 ikasle (74 emakume eta 61 gizon)
  • Publizitatea eta Harreman Publikoko Graduko 41. promozioa: 110 ikasle (81 emakume eta 29 gizon).
  • Soziologiako Graduko 30. promozioa: 45 ikasle (31 emakume eta 14 gizon).
  • Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko Graduko 30. promozioa: 38 ikasle (17 emakume eta 21 gizon).
  • Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduko 24. promozioa: 74 ikasle (46 emakume eta 28 gizon).

Gainera Gradu Amaierako Lan (GrAL) onenei sariak banatuko zaizkie:

  • Aitor Garmendia Etxeberria, BERRIAKO 1.go GRAL Kazetaritza Saria
  • Iratxe López López de Araya, Soziologia eta Politika Zientziako GRALen V. Saria
  • Ares Marbà i Sera, Kazetarien Euskal Elkarteko eta Kazetarien Euskal Elkargoko 1.go GRAL Saria.

Graduazio Ekitaldian hauek hartuko parte:

  • Eva Ferreira García, UPV/EHUko errektorea
  • Miren Artaraz Miñon, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria
  • Ana Irene del Valle, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanoa
  • Alicia San Juan, kazetaria

Amaieran, UPV/EHUko orkestrak emanaldi bat eskainiko du.