euskaraespañol

Gure leihoen beste aldean: 40aldi eta ondoko faseetako irudiak (XXIX)

  • Photocampus

First publication date: 02/06/2020

Paisaia gris bat ikusten dugu. Itsaso barean portu zabal bat, itsasontzi eta belaontzi ilara batzuk mastak zerura begira. Portua ixten duen malekoia ezkerretik abiatzen da erdiraino maila ezberdinak marraztuz. Atzealdean, hiri batek paisaia osoa inguratzen du mendi grisaxkez burututa. Gainean, zeu hodeitsu bat, irudi osoa erdizka argiztatzen duen argigunearenkin.

NON: Santurtziko portua. NOIZ: 2020ko maiatzak 10. NORK: Jose Luis González. EHUalumni. Geologian lizentziatua.

 

Nire lehenengo ibilaldian, hodei beltzek eta euri-zapadarrek lagundu naute. Bakarrik, baina pozik, etxea kalearekin trukatu dut. Eta tximistak eta trumoiak izan arren, Saltillo belaontzia bezala, oskarbitu arte itxarongo dut. Patzientzia, ekaitzaren atzean eguzkia jaun eta jabe izango da. 

 

 

'Gure leihoen beste aldean' saileko argazki guztiak Photocampusen.

 

Berrogeialdian eta ondorengo faseetan zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus