euskaraespañol

Gure leihoen beste aldean: 40aldi eta ondoko faseetako irudiak (XXVII)

  • Photocampus

First publication date: 29/05/2020

Hondo lausotuan, arkupe huts batzuk ikusten dira, aurrean aparkatuta dauden auto batzuekin. Lehen planoan, amaraun zuri eta delikatu bat dago, ziri formakoa, irudiaren erdialde osoa bere patroi simetrikoekin estaltzen duena.

NON: Galdakao (nire nebaren gelako leihotik). NOIZ: 2020ko apirilak 6, 13 :30 inguruan. NORK: Jone Fernández. Publizitate eta Harreman Publikoetako gradua. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea.

 

Gartzela al da?

Barruan nago, eta ez dut kanpoko mundua ikusten burdin sareak tartean daudela. Sokez lotutako amarauntxo batean zehar ikusten dut. Ederragoa da? Zentzurik dauka? Itxialdiak zoratu nau? Baina horrela ikustean, ez naiz hain itxita sentitzen, mandala baten barruan baizik.

 

 

'Gure leihoen beste aldean' saileko argazki guztiak Photocampusen.

 

Berrogeialdian eta ondorengo faseetan zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus