euskaraespañol

Gure txokoak: Oso “hutsarte…” ibilia

  • Photocampus

First publication date: 14/01/2021

Image

Hau interes handiko gune hutsa da. Horra begiratuta, zaila da pentsatzea toki horretan bertan zegoela Leioako campuseko hasierako kafetegia; kafeak, ikasleen lanak, mahai baten inguruko bilera txikiak eta otorduak; hau dena batera gertatzen zen bertan. Gaur egun, espazioa eraldatu egin da, espazio zabala da, gaur egungo diseinuetan sartzen ez diren espazio horietakoa, non metro koadro bakoitzak funtzio bati lotuta egon behar duen, tokion erabiltzaileei funtzioaren eraldatuko lukeen bolumenik sortzeko aukerarik ohostuta. Erran liteke Oteizaren "hutsaren" irudikapena dela. Eta honela, azken arrazoi bati irekitzen zaio bidea, non erabiltzaileek, zein bere begiradaren bidez eta bertan egiten dituen ekintzen bidez definitzen duten –igo, jaitsi, gelditu–, argiari eta zuri izugarri eta dinamikoari so egiten dien bitartean, bertako lerro eta bolumenak Escher-en erara bat egiten dutela.

Carmelo Garitaonandiak eta Juan Carlos Miguelek egunero erabiltzen dute espazio hori, aktualitatea eta iragana kafe pixka batekin nahasteko, eta etorkizuna –inoiz iristen ez dena– imajina litekeen onena beti izan dadila amestuz, ahal den neurrian.

Nola iritsi43°19'51.5"N 2°58'01.4"W