euskaraespañol

Hezkuntzako ikasleen graduazio ekitaldia

  • Event

When and where

01/12/2022, 17:30

Location

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Description

Ostegunean, abenduak 1, 17:30etan, Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko Areto Nagusian, UPV/EHUren Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Hezkuntzako ikasleen 9. promozioaren graduazio ekitaldia egingo da. Ekitaldi berean, ikasketa horiek Gasteizen irakasten hasi eta 175. urteurrena ospatuko da.

Ekitaldiaren buru Manoli Igartua Olaechea izango da, Arabako Campuseko errektoreordea, eta bertan izango dira Miren Artaraz Miñón Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinaziorako zuzendaria eta Julio María Calleja González fakultateko dekanoa. Diplomak graduatutako ikasleei eman aurretik, hitzaldi bat emango du Josune Rodriguez Negro Jarduera Fisikoko eta Kiroleko doktoreak.

Era berean, ekitaldia aprobetxatuko da titulazio bakoitzeko espedienterik onena duten ikasleei aipamen bereziak emateko eta ibilbide horretan uneren batean irakasleen prestakuntza zuzendu duten pertsonak aintzatesteko.