-
Denboran zehar bidaia bat; Araiako gaztelura itzultzea
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
UPV/EHU mundu mailako abangoardian kokatu da komunikazio kritikoei dagokienez
-
Itziar Laka, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2024 Saria, ikerketa linguistikoagatik
-
‘FOS Detection’ proiektuak lehen saria lortu du ‘Think Big 2024’ sarietan
Hitzaldi-zikloa: 'Contenido de entrenamiento y condición física en mujeres futbolistas de élite'
- Event
When and where
21/11/2018, 19:00 - 00:00
Location
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Description
UPV/EHUren Bilboko Bizkaia Aretoan ospatzen ari den “Zientziateka” ekitaldiaren barruan antolatutako “Futbola, zientzia laborategia” hitzaldi-zikloaren azken jardunaldia ospatuko da bihar, azaroak 21.
UPV/EHUko Gorputz eta Kirol Hezkuntza sailean irakasle dabilen Aduna Badiola Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan doktoreak entrenamendu-programak eta partiden egutegiak gorputz-osaeraren nahiz errendimendu fisikoaren aldaketan duten garrantzia aztertuko du “Contenido de entrenamiento y condición física en mujeres futbolistas de élite” (Eliteko emakume futbolarien entrenamenduaren edukia eta egoera fisikoa) izenburuko hitzaldian. Sarrera doakoa da aforoa bete arte.
“Futbola, zientzia laborategia” zikloa Kultura Zientifikoko Katedrak antolatu du, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioaren (FECYT) lankidetzaz.