euskaraespañol

Congress

ICML Hizkuntza Gutxituen Nazioarteko Biltzarrak mundu osoko 250 parte-hartzaile baino gehiago batuko ditu sarean

When and where

24/03/2021, 08:30

Description

Asteazkenean, martxoak 24, 8:30ean, ICML Hizkuntza Gutxituen Nazioarteko Biltzarraren irekiera ofiziala izango da. Orain arte Euskal Herrian online antolatutako kongresurik handiena izango da. Euskal Herriko Unibertsitateko NOR Ikerketa Taldea biltzarra Bilbon era presentzialean antolatzeko lanean ari zen, baina COVID19k eragindako egoeraren ondorioz, online formatu batera egokitu behar izan du. Topagune birtual berriak BILBONLINE izena jaso du. Martxoaren 24tik 26ra arte burutuko da kongresua. Data horiek aukeratu ziren Korrikarekin bat egiteko, baina tamalez aurten Korrika ere ezin izango da era presentzialean ospatu.

Konferentziak 40 urte baino gehiagoko historia du eta bi urtean behin egiten da Europako hiriburu ezberdinetan. Diziplina arteko elkarrizketa sortzea da helburu nagusia, hizkuntza gutxituek testuinguru eleanitz eta multikultural berriek dakartzaten erronkei nola aurre egiten dieten aztertzeko eta hiztunek maila lokalean zein globalean mugituz baliabide linguistiko gutxituak nola berrasmatzen dituzten  ikertzeko.

Bilboko biltzar presentzialeko hizkuntza-politikaren diseinuan, hasieratik egin zen hizkuntza desberdinei lekua eskaintzeko eta irisgarritasunean ahalegin berezia egiteko apustua. Online formatuan ere erronka horri eusten zaio, eta hainbat hizkuntzatan jarraitu ahal izango da, baita zeinu-mintzairan ere.

Hizlari nagusiak honakoak dira: Jasone Cenoz (UPV/EHU); Ana Deumert (University of Cape Town, Hegoafrika); Ingrid Piller (Macquarie University, Australia) eta Joan Pujolar (Universitat Oberta de Catalunya). Gainera, 10 panel tematiko egongo dira eta 100 komunikazio aurkeztuko dira. Matrikulak 260 dira.

Programa osoa eta informazio gehigarria webgunean eskura daiteke:

https://icml2021.eus