euskaraespañol

Omenaldia Jon Juaristiri

  • Kronika

First publication date: 15/12/2022

Ezkerretik eskuinera, Jesús Antonio Cid, Jon Juaristi eta Iván Igartua
Ezkerretik eskuinera, Jesús Antonio Cid, Jon Juaristi eta Iván Igartua | Photo: Nuria González. UPV/EHU.

Ikusle ugari bildu ziren Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateko areto nagusian ‘Tu voz en muchas voces. Escritos en homenaje a Jon Juaristi’ liburuaren aurkezpenean. Iván Igartuak (UPV/EHU) eta Jesús Antonio Cidek (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea / Ramón Menéndez Pidal fundazioa) koordinatutako liburuki kolektiboa da.

Presidentetza-mahaian honako hauek egon ziren: Letren Fakultateko dekano Belén Bengoetxea, Filologia eta Historia Saileko zuzendari Isabel Muguruza, Eduardo Uriarte, Joseba A. Lakarra, Jesús Antonio Cid eta Jon Juaristi bera. Ivan Igartua izan zen zeremonia maisua, eta ikusle gehienak liburuan parte hartu duten pertsonak eta egilearen jarraitzaileak izan ziren.

Ekitaldiko partaideek Juaristiren irudia goretsi zuten, berarekin izandako harremanean oinarrituta: klaseko kideak eta beste jarduera klandestino batzuetako kideak, irakaslea, laguna, irakurleak... Anekdota ugari kontatu zituzten, eta omenaldia jaso zuenak batzuk nabarmendu zituen.

Saikeragilea, poeta eta narratzailea, bai eta unibertsitateko irakaslea ere; hauxe adierazi zuen Iván Igartuak bere esku hartzean: “Jon Juaristi, labur esanda, azken mendeko espainiar intelektual garrantzitsuenetako bat da. “20 urtez, sormen lanarekin uztartu zituen Espainiako literaturaren historia klaseak Euskal Herriko Unibertsitatean, eta laurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran klaseak utzi behar izan zituen jazarpen terroristaren ondorioz. Hala ere, ez zion uko egin, bere modura, “ekintza gizona” izateari, eta Liburutegi Nazionaleko eta Cervantes Institutuko zuzendaria izan zen.

Euskal Herriko Unibertsitateak editatu du liburua eta Ramón Areces fundazioaren laguntza ekonomikoa jaso du. Liburukiak 837 orrialde, eta 47 egileren ekarpenak ditu (besteak beste Juan Pablo Fusi, Francisco Rico, Ramón Saizarbitoria, Daniel Innerarity, Lourdes Oñederra, Luis Castells, Joaquín Gorrochategui, Paloma Díaz-Mas, Manuel Montero, Antonio Rivera, Txema Portillo, Carlos Martínez Gorriarán, Eduardo Uriarte, Kosme de Barañano, José Ramón Díaz de Durana, Santiago de Pablo, Javier Ugarte, Joseba A. Lakarra eta Blanca Urgell); egile horietatik 19 UPV/EHUkoak dira.   Jorratutako gaiak anitzak dira, hala nola Jon Juaristiren saiakeren eta poemen analisia, euskal nazionalismoari eta horren adierazpen erradikal eta bortitzenari buruzko ikerketak, terrorismoa, Espainiako historiako zenbait figura intelektuali buruzko gogoeta (Unamuno, Menéndez Pidal, Américo Castro…), erromantzeari buruzko ikerketa, literatura judeoespainiarra edo euskal lexikoaren etimologia batzuei buruzko ideiak. Lan multzo horrek Jon Juaristik bere bizitzan zehar egindako analisi historikoaren, literarioaren eta linguistikoaren zenbait adarretara bidaltzen gaituzte.