euskaraespañol

Horma-sugandila

  • Photocampus

First publication date: 20/07/2022

Image

NON: Errektoretzaren eta Ostalaritza Eskolaren arteko lorategia. NOIZ: 2022ko uztailaren 8a. NORK: Argazkia: Unai Zorriketa (Komunikazio Bulegoa). Testua: Aitor Laza (Landare Biologia eta Ekologia Saila). 

 

Gure campusean eta inguruko baratzeetan bizi den askotariko faunaren parte dira sugandilak, gizakiekin batera bizitzera egokitu diren ornodun txiki batzuk. Zehazki, campuseko sugandilak Podarcis muralis espeziekoak dira, horma-sugandilak. Badirudi, gure inguruan, izen arrunt hori ez dela egokiena; izan ere, bada beste espezie bat, Podarcis liolepis, azaleratze-eremuekin edo, halakorik ez bada, hormekin lotu ohi dena. Bi espezieetan kolore arreak dira nagusi, baina ar batzuek tonu berdexkak ere izan ohi dituzte. Gure argazkiko sugandilak espezie honetan ohikoa ez den kolorazio-eredu deigarria du. Bitxia bada ere, kolorazio berdexka horiek aldatu egiten dira argiak zer angelurekin ematen dion, eta, beraz, gerta liteke indibiduo bat alde batetik begiratuta berdexka dela iruditzea, baina arrea dela iruditzea goitik begiratuz gero. 

Campusa beste basa-ornodun txiki batzuekin, hala nola hegazti-espezieekin, partekatzen dugun arren, sugandilak, mugikortasun murritzagoa dutenez, hurbileko inguruneari lotuago bizi dira, alegia, sugandilak ikusten ditugun tokiari lotuago daude. Hori dela eta, “zentinela-espezie” gisa hartzen dira, haien osasun-egoeraren azterketak adieraz baitezake sugandilak bizi diren habitataren osasuna zein den.

  

Eguneko irudi guztiak Photocampus atalean ikus ditzakezu.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus. Onenak sari bat jasoko du.