euskaraespañol

Hotel Carlton – UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatea VIII Arte Lehiaketaren sari banaketa

  • Event

When and where

13/09/2018, 13:30 - 00:00

Location

Bilbao (Bizkaia)

Audience:
Ikasle

Description

Bilboko Hotel Carltonek, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatearekin batera, antolatutako lehiaketak arte eta kultura gazteagoa sustatzeko helburua du. Aurtengo edizioan 2017 -2018ko ikasturtean matrikulatutako ikasleek parte hartu ahal izan dute. Datorren ostegunean, irailak 13, 13:30etan Bilboko Carlton hotelean lehiaketaren irabazleak nortzuk izan diren jakinaraziko da. Emango diren sariak honako hauek izango dira: 3.000 euroko lehen saria, 2.000 euroko bigarren saria eta 1.000 euroko hirugarren saria. Hirurak Carlton hoteleko arte bildumako parte izango dira eta irabazleak Gabonetan banatu ahal izango den postal grafiko bat egiteko eskaera jasoko du.

Lehiaketan hautatutako 30 obrak (51 aurkeztu ziren) Hotel Carltoneko hallean egon dira ikusgai abuztuaren 18tik irailaren 2tara, hoteleko Bilboko Aste nagusiko programazioaren barruan, hain zuzen.