euskaraespañol

Energia eolikoari eta itsas energiari buruzko III. Jardunaldia

When and where

16/12/2021

Audience:
Ikasle
Irakaskuntza eta Ikerkuntzako Pertsonala

Description

Osteguna, abenduak 16

Bilboko Ingeniaritza Eskola

Jardunaldi birtuala

Abenduaren 16an, ostegunean, UPV/EHUko Automatic Control Group (ACG) ikerketa-taldeak, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko ISCAR taldearekin eta Espainiako Automatika Batzordearekin elkarlanean, Energia Eolikoari eta Itsas Energiari buruzko Jardunaldiaren hirugarren edizioa egingo du. Ekitaldi hau Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak (MITECOk) joan den abuztuan hasi zuen itsas energia eolikoaren inguruan deitutako proiektuarekin lotuta dago.

 
Jardunaldiak hainbat hitzaldi izango ditu itsas energiaren sektorearekin zerikusia duten enpresen eskutik, energia eolikoaren eta itsas energiaren merkatuaren berrikuntzak eta aurreikuspenak aztertzeko. Ondoren, mahai-inguru bat egingo da interes-taldeekin, ikerketa-taldeek jakin dezaten zernolako eskaerak egiten ari zaizkien energia-merkatuak ikerlariei.

 
Azkenik, ikerketa-ekarpenei buruzko hiru minutuko bideo-hitzaldiak egingo dira, gero UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak argitaratutako Lecture Notes on Clean Energy Generation argitalpenean bilduko direnak, aurreko urteetan egin den bezala.

 
Programa osoa ikusteko [hemen sakatuta].

Izena emateko: [hemen sakatu]

More information