euskaraespañol

III. Hitzaldia eta eztabaida… Jesús Mª Erkiziarekin

  • Event

When and where

09/03/2022, 16:00

Location

Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Vitoria-Gasteiz (Araba) (Online)

Description

Martxoaren 9an, asteazkena, 16.00etatik 18.00etara, aurrez aurreko eta online formatuan, III. Hitzaldia eta eztabaida egingo da.

Oraingo honetan, elkarretaratzea Jesús Mª Erkizia Olaciregui Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Plangintza Zerbitzuko arduradunarekin izango da, eta EAEko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroei buruz hitz egingo du, arreta berezia jarriz Paisaian eta Turismo Baliabideen Antolamenduan. Aurrez aurreko saioa Arabako Campuseko Letren Fakultateko 0.04 gelan izango da (lehentasuna erregistro ordenan, edukiera bete arte. Posta elektronikoz baieztatuko da egun bat lehenago).

Online parte hartzeko, egun bat lehenago jasoko da webex plataformaren bidezko konexiorako esteka.

Aurrez aurreko modalitatean zein online konektatzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, esteka honen bidez: https://forms.gle/xTqTX6wNPYniZ1uu9

Hizlariarekin batera, Kultura Paisaien eta Ondarearen UNESCO Katedrako eta Ondare Eraikiaren Ikertaldeko (GPAC) ikertzaileak, Paisaia Kudeatzeko Masterreko eta Ondare eta Paisaiaren Diziplina arteko Estrategia Zientifikoen Doktorego Programako ikasleak izango dira, besteak beste.