euskaraespañol

In memoriam: Fito Ramírez-Escudero

  • Kronika

First publication date: 17/11/2023

Image

Gure lagun eta lankide Fitok termino artistikoen hiztegi modura editatu zuen ‘Fragmentos de Procesos de creación’ liburuan, Fito-ren hasierako F letran, ‘Fundar’ hitza agertzen da:

"Artearen funtsa poema da, eta poemaren funtsa, hala ere, egiaren fundazioa edo sorrera da. Fundatze hori hiru zentzutan ulertzen dugu: fundatzea, dohaintza egitearen zentzuan; fundatzea, zerbait funtsatzearen zentzuan; eta fundatzea, zerbait hastearen zentzuan" (Martin Heidegger, ‘Artelanaren jatorria’).

Fito fundatzaile petoa izan zen: ‘Envidia’ ikertaldearen fundatzailea, zeinari, bere lana eta jakinduria ez ezik, erakusketa sail bat egiteko aukera eman baitzion, unibertsitatetik kanpoko leku batean, Bilbo erdigunean; Aire Galeriaren fundatzailea, irabazi asmorik gabeko egitasmoa, bere kabuz eta bitartekoz mantendu zuena; Begoñako artisten estudioena, 2013az geroztik diruz lagundu zuena, unibertsitatearen eta errealitatearen arteko trantsizioan laguntzeko; arte bilduma batena, 90eko hamarkada amaieran osatzen hasia, bere ikasleen arte ibilbidearen hasierako obrak eskuratuta, gaur egun 60 artista ingururen artelanak biltzen dituen bilduma bihurtu arte; FI elkartearena, hainbat adarrez osatua eta proiektu artistikoak hauspotzen aritu dena beti, nabarmentzekoa izanik ere argitalpenaren alorrean egin duen lana; kudeaketan inplikatzeko modu batena, hurbila eta elkarrizketari irekia; eta, azkenik, ezin konta ahala egitasmorena, Arte Ederren Fakultatea leku alaiagoa, atseginagoa eta Fito existitu ez balitz izango zena baino askoz bizigarriagoa bihurtu dutenak.

DOHAINTZAN EMATEA, FUNTSATZEA, HASTEA... Fitoz mintzatzea da neurrigabeko eskuzabaltasunez eta gorputz eta arima aritu zen pertsona batez mintzatzea, umoretsu eta irri trufariz beti. Neurri batean, parekagarria Epikuro Samosekoarekin, zeinak Eskola bat ere sortu baitzuen, ‘Lorategia’ izenekoa, ospetsua adiskidetasuna zaintzeagatik eta ateak emakumeei zabaltzeagatik, Platonek sortutako Akademiak edo honen dizipulu Aristotelesen Lizeoak ez bezala.

Zure arteak, zure motibazioak, zure ‘abileziak’, zure umoreak, zure goxotasunak… gure artean iraungo dute beti.

 

Bidaia on, Fito!