euskaraespañol

UPV/EHUk bere hezkuntza-eskaintza aurkeztuko du Eibarren

  • Event

When and where

11/12/2023, 18:30

Location

Eibar (Gipuzkoa)

Description

Astelehenean, abenduaren 11ean, 18.30etan, Eibarreko Portalea Kultur Etxearen areto nagusian (Bista Eder, 10), Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzako ordezkariak joango dira unibertsitateari buruzko informazio orokorra ematera. Ekitaldia elebiduna izango da. 

Informazio-saio honen helburua da UPV/EHUren eta etorkizuneko unibertsitateko ikasleen arteko lehen hartu-emana egitea, unibertsitate honi buruzko informazio orokorra ematea eta haien intereseko unibertsitate-ikasketei buruzko erabakiarekin zerikusia izan dezaketen zalantzak eta galderak argitzea.

Sarrera irekia da.