euskaraespañol

UPV/EHUk bere hezkuntza-eskaintza aurkeztuko du Donostian

When and where

From: 12/12/2022 To: 14/12/2022, 18:30

Location

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Description

Abenduaren 12an eta 14an, astelehena eta asteazkena, 18.30etan, Donostian, Carlos Santamaría Zentroko areto nagusian, Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkariak joango dira unibertsitateari buruzko informazio orokorra ematera. Jarduera on-line bidez jarraitu ahal izango da ere.

Jardunaldi hauen helburua da UPV/EHUren eta etorkizuneko unibertsitateko ikasleen arteko lehen hartu-emana egitea, unibertsitate honi buruzko informazio orokorra ematea eta zure intereseko unibertsitate-ikasketei buruzko erabakiarekin zerikusia izan dezaketen zalantzak eta galderak argitzea.

Abenduaren 12an izango den saioa euskaraz emango da eta abenduaren 14an izango dena aldiz, gaztelaniaz.

SARRERA IREKIA DA.

*Hitzaldiak web bidez parte hartzeko, ez da izenik eman behar. Esteka erabiltzearekin nahikoa da.

Abenduak 12 (euskara): https://labur.eus/ImoWE

Abenduak 14 (gaztelania): https://labur.eus/buxew