euskaraespañol

Gaixotasun arraroak dituzten seme-alaben familiei zuzendutako jardunaldia

When and where

17/11/2021, 17:00

Location

Bilbao (Bizkaia)

Description

Asteazkenean, azaroaren 17an, 17:00etan, Burtsaren eraikinean (Alde Zaharra, Bilbo), gaixotasun arraroak dituzten seme-alaben familiei zuzendutako jardunaldia egingo da. Jarduera Euskal Herriko Unibertsitateko INKLUNI ikerketa-taldeak antolatu du.

INKLUNIk urteak daramatza gaixotasun arraroak dituzten pertsonen inguruan bere ikerketa lerroa garatzen eta bide batez egoera hau bizi duten norbanakoei laguntzen, honela, giza talde horren eta bere familien beharrei erantzuten saiatu diren hainbat proiektu sustatu ditu. Jardunaldi hau egiteko arrazoia hain justu, horretan sakontzea da eta  proiektu berri bat abian jartzea da, gaixotasun arraroak dituzten haur eta nerabeen arretari dagokionean gakoak diren eremuak bilduz,  gizarte-, osasun- eta hezkuntza-arloko koordinazioa bultzatzea helburu duena. Familien ahotsa eta haien bizipenak prozesu horietan txertatzea eta haiek ulertzea funtsezkoa da, modu bakarra haien benetako beharretara hurbiltzeko.

Jardunaldia bi modutakoa  izango da (aurrez aurrekoa eta online aukerak izango ditu). Parte hartzeko,  aldez aurretik izena eman behar da esteka honen bidez - Jardunaldiaren IZENA EMATEA.

Programa

-Aurkezpena

-INKLUNI taldearen ibilbidea

-Gaur egungo egitasmoaren ezaugarriak

-Aurreko egitasmoetan parte hartu duten familien parte hartzearekin mahai-ingurua

-Bertaratutakoekin solasaldia eta egungo egitasmoan parte hartzeko gonbidapena