euskaraespañol

Image of the day

Irteera Profesionalen Jardunaldiak Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultatean

  • Kronika

First publication date: 03/03/2023

Image
Photo: UPV/EHU

Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultateak, Ekonomisten Euskal Elkargoarekin lankidetzan, Irteera Profesionalen Jardunaldiak antolatu zituen. Jardunaldi hauek, ikasleen eta enpresa arloko enplegatzaileen arteko topaketa da, lan-merkatuak Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako graduatuentzat eskaintzen dituen irteerak eta aukerak aurkezteko helburuarekin.

Jardunaldiak hainbat saiotan antolatu ziren. Alde batetik, lehen saio bat, non hainbat erakundek eta enpresak parte hartu zuten lan-merkatua beren jarduera-sektorea nola dagoen azaltzeko, eta zer profil eta gaitasun profesionalak bilatzen dituzten graduatu berriengan edo graduatzetik gertu daudenengan.

Parte hartu zuten enpresen artean, aipatzekoak dira: Ekonomisten Euskal Elkargoa, Gipuzkoako Foru Aldundia, Rural Kutxa, Gayca Auditores, Suravitasan, BIC Gipuzkoa, EURES sarea, ieTeam aholkularitza.

Hizlarien hitzaldiak amaitu ondoren, ikasleek aukera izan zuten harreman pertsonala izateko eta bere hautagaitza aurkezteko ere.

Bestalde, bigarren saioa enplegurako baliabideak aurkeztera eta curriculum profesionala prestatzeko, hala nola lan-elkarrizketa bati aurre egiteko orientabideetara bideratuta egon zen. Horretarako, UPV/EHUren esparrutik, Gipuzkoako Campuseko Enplegu Zentroa eta EHUalumni parte hartu zuten beren zerbitzuen eta programen berri emateko. Bestalde, ieTeam aholkularitzako pertsonen arloko arduradunek gomendioak egin zituzten, baita lan-elkarrizketa bat prestatzeko dinamika bat ere.

Azkenik, jardunaldien hirugarren saiorako, martxoaren 16an egingo dena,  ekintzailetzari buruzko prestakuntza bat antolatu da, ekintzailetza sustatzeko helburuarekin. Horrela, ikasleek beren ezagutzak, trebetasunak eta esperientzia aplikatu ahal izango dituzte enpresa-ekimenak abian jartzeko.

Azpimarratzekoa da ikasleek oso harrera ona egin dietela jardunaldi hauei, eta horren erakusgarri da edizio honetan izan zen parte-hartze handia, 70 ikaslek baino gehiagok parte hartu baitzuten.