euskaraespañol

Jardunaldia: Generoa eta zientziaren komunikazioa

  • Event

When and where

09/02/2023, 09:00 - 18:30

Location

Bilbao (Bizkaia)

Description

Iberdrola Dorrea (29. Solairua) 
Euskadi Plaza, 5 -48009- Bilbao (Bizkaia) 

Otsailaren 9an, Zientziaren Arloko Emakume eta Neskatoen Nazioarteko Egunaren atarian, hainbat aditu eta ikertzaile elkartuko dira Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako Generoa eta zientziaren komunikazioa jardunaldian. Bertan zientziaren komunikazioan genero-ikuspegia lantzeko eta hobetzeko eman beharreko urratsen inguruan hausnartuko da. 

Jardunaldian 22 hizlarik hartuko dute parte. Horien artean daude, esaterako, Angela Saini kazetaria, Capitolina Díez Martínez Espainiako Emakume Ikertzaile eta Teknologoen Elkarteko presidentea eta Ramon Flecha Garcia Soziologiako Katedradun emeritua Bartzelonako Unibertsitatean. 

Jardunaldia Eusko Jaurlaritzaren, EITB-ren eta Iberdrolaren laguntza du. 

Plazak mugatuak dira edukiera bete arte. Izena emateko formularioa hemen