Kuaternarioko XV. Biltzar Nazionala

  • Event

When end where

  • From: 01/07/2019, 9:00
  • To: 05/07/2019, 19:30

Location

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3 - 48009 Bilbao (Bizkaia)

Description

Jardunaldian planetaren erliebea moldatu zuen Kuaternarioaren aldi geologikoari dagokion azken 2,6 milioi urteetako historia jorratuko da, besteak beste. Biltzarra bost egunetan zehar gauzatuko da, eta han 130 ikerlarik parte hartuko dute.  

UPV/EHUko Kuaternarioa: Ingurumen-aldaketak eta giza aztarna Prestakuntza eta Ikerketa Unitateak antolatu du biltzarra, eta Aranzadi Zientzia Elkartea, Arkeologi Museoa, BC3-Basque Centre for Climate Change, Geogarapen-Euskal Kostaldeko Geoparkearen kudeaketarako Elkartea, Sociedad Geológica de España eta Sociedad Española de Geomorfología-rekin elkarlanean.

Gainera, kongresuaren harira, Aranzadi Zientzia Elkarteak “Kuaternarioa. 100 años de investigación cuaternaria” monografia publikatu du. Liburu horretan Euskal Herriko Kuaternarioko ikerketa garrantzitsuenak biltzen dira, XIX. mendetik XX. mendeko bukaerara arte Geologiaren, Antropologia Fisikoaren eta Aurrehistoriaren inguruko lanak, hain zuzen.

Informazio guztia: www.ehu.eus/xvreunioncuaternario