euskaraespañol

Zientzia eta umorearen arteko erlazioa izango da mintzagai 'Zientzia eta Umorea, a ze parea!' hitzaldietan

  • Event

When and where

20/09/2023, 19:00

Location

Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta 4. -48005- Bilbao (Bizkaia)

Description

Irailean, Bilbo Zientzia Plaza ekimenaren barnean, binetagileek, umoristek eta zientzia-dibulgatzaileek bi hitzaldi sorta eskainiko dituzte Bilboko Bidebarrieta Liburutegian

Zientziaren ezagutzaren hedapena hainbat bideren bitartez egin daiteke. Askotan arlo akademikotik haratago doazen bideak dira. Horietako bat umorearen erabilera izan daiteke.

Egunkari edota aldizkarietan argitaratutako tirekin, bakarrizketa umoristiko eta txisteen bitartez edo, zergatik ez, koplak abestuz zientziaren inguruan hitz egin daiteke. Estrategia horiek guztiak erabilgarriak dira eta esperientzia horiek mintzagai izango dira Bilbo Zientzia Plazaren barnean antolatutako Umorea eta zientzia, a ze parea! hitzaldi sortan.

Euskal Herriko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak antolatutako Bidebarrieta Zientifikoa hitzaldi zikloaren ikasturteari hasiera emango dion ekimena da.

Hitzaldi sorta bi irailean

Bidebarrieta Zientifikoa zikloan ohikoena da hilabetero hitzaldi bana egitea. Oraingo honetan, berriz, bi datatan banatutako lau hitzaldi egingo dira.

Irailaren 20an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan Eñaut Aiartzaguena Bravo, Irribarrez, komikigilea eta ilustratzaileak Otso orojakilea hitzaldia eskainiko du. Berarekin batera Helena Gonzalez Buron, Biomedikuntzan doktorea eta Big Van Cienciako  sortzaileak Zientzia espektakulu bihurtua (La ciencia hecha espectáculo) hitzaldia emango du.

Astebete beranduago, irailaren 27an 19:00etan, Natalia Ruiz Zelmanovitch Astrobiologia Zentruko (CAB) komunikazio arduraduna, dibulgatzailea eta astrokoplalaria eta Kike Amonarriz Gorria soziolinguista, umorista eta Bertsozientzia saioetako aurkezlea izango dira gonbidatuak. Hurrenez hurren, Cuando la ciencia se pone flamenca eta Barrearen indar dibulgatzailea hitzaldiak eskainiko dituzte.

Saio bietan hitzaldiak euskaraz eta gazteleraz izango dira eta itzulpen zerbitzua eskainiko zaie hurbiltzen direnei. Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte, baina hitzaldiak Kulturgunea kanalean ikusi ahal izango dira streaming bidez.

Zientzia eta umorea, a ze parea!

Eguna: Irailak 20, asteazkena

Ordua: 19:00

Lekua: Bidebarrieta Liburutegia (Barrenkale kalea, 4, Bilbo).

Hitzaldiak:

  • Otso Orojakilea. Eñaut Aiartzaguena Bravo “Irribarrez” - komigilea eta ilustratzailea.
  • La ciencia hecha espectáculo. Helena Gonzalez Buron, Biomedikuntzan doktorea eta Big Van Cienciako sortzailea.

Eguna: Irailak 27, asteazkena

Ordua: 19:00

Lekua: Bidebarrieta Liburutegia (Barrenkale kalea, 4, Bilbo).

Hitzaldiak:

  • Cuando la ciencia se pone flamenca. Astrobiologia Zentruko (CAB) komunikazio arduraduna eta astrokoplaria
  • Barrearen indar dibulgatzailea. Kike Amonarriz Gorria, soziolinguista, umoregilea eta Bertsozientzia saioen aurkezlea.