euskaraespañol

Lan bila

  • Photocampus

First publication date: 09/05/2024

Image

NON: Europa Kongresu Jauregia (Vitoria-Gasteiz). NOIZ: 2024ko maiatzaren 9an. NORK: Nuria González. UPV/EHU. 

 

Europa Kongresu Jauregian egin dute gaur Vitoria-Gasteizko Enpleguaren Foroa, Enplegu Gune. Ekimena Vitoria-Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campusak sustatu dute eta Enpresa egituraren eta gasteiztarren arteko elkarretaratze eta komunikaziorako gune gisa sendotu da. 

Jardunaldiak Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntza jasotzen du, honako helburu hauek ardatz hartuta: sektore ekonomiko ugarietako enplegu pribatuko eta publikoko aukerak eta etorkizuneko erronkak aztertzea, Gasteizen hedatzeko bidean dauden enpresek behar dituzten profilak eta enplegu eskaintzak zabaltzea, eta gaitasunak hobetzera eta enplegua modu aktiboan bilatzen ari direnen informazioa zabaltzera bideratutako jarduerak eskaintzea. 

Inaugurazio ekitaldian Cristina González, Enplegua, Merkataritza,Turismoa eta Foru Administraziorako foru diputatuak, Manoli Igartua UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordeak eta María Nanclares Ekonomia-Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Saileko zinegotziak hartu dute parte. 

 

Eguneko irudi guztiak Photocampus atalean ikus ditzakezu.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus