euskaraespañol

Gure leihoen beste aldean: 40aldiko irudiak (I)

  • Photocampus

First publication date: 23/04/2020

(Opens New Window)
Paisaia lainotsua, erabat itxia. Zuhaitz baten adarrak argitzen dituen farola piztuta ikusten dugu eskuinera. Atzealdean, lainoaren artean, baserri eta pinu bat ikusten dira.

NON: Durango. NOIZ: 2020ko apirila. NORK: Josu Rekalde. Arte eta Teknologia Saila. Arte Ederren Fakultatea.

 

zenbat gaixotu dira gaur?  

eta bihar zenbat izango dira? 

noraino ikus dezakegu? 

putz egin behe-lainoari astiro-astiro desagertzeko, 

eta horrekin argiari lekutxo bat utziz.

:::

'Nire lehiotik' bideoa 

(Josean Artzek eta Mikel Laboak egindako 'Gure Bazterrak' kantaren lehenengo akordea hartuta. Maite ditut maite gure zeruak ere…)

Egun hauetan, itxialdi honetan, hodeiak ez dira eguraldiaren iragarpena ekartzen dituzten mezulariak, gure gainean dantza egiten dituzten milaka puntu zuri eta beltzak baizik.

 

Gure "leihoen beste aldean" saileko argazki guztiak Photocampusen

 

Atal honetan berrogeialdian zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi diguzu? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus