euskaraespañol

Image of the day

Mar Mendibe UPV/EHUko irakasle eta neurologoa, ehun medikurik onenen artean laugarren urtez jarraian Forbesen arabera

Neurozientziak irakasten ditu UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean

  • News

First publication date: 05/01/2022

Image
Mar Mendibe Bilbao. Argazkia: UPV/EHU.

UPV/EHUko Medikuntzan eta Kirurgian doktore den Mar Mendibe Bilbao Espainiako ehun medikurik onenen zerrendan sartu du laugarren urtez jarraian Forbes aldizkariak. Mendibek irakaskuntza, ikerkuntza eta praktika klinikoko lanak egiten ditu eta Esklerosi Anizkoitza gaixotasunean eta eritasun neuroimmunologikoetan aditua da.

Mar Mendibek Neurozientziak irakasten ditu UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean eta irakasle izateaz gain, neurologo klinikoa da eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Esklerosi Anizkoitzeko Unitateko mediku espezialista. Biocruces Bizkaia Institutuko Neuroimmunologia taldeko kidea da ere.

Mar Mendibe Bilbao

Euskal Herriko Unibertsitateko Neurozientzien Saileko irakasle elkartua. Doktore-tesia egin zuen Esklerosi Anizkoitz Pediatrikoaren Historia naturalari buruz, Bizkaiko Esklerosi Anizkoitzaren populazio-kohortean, Cum Laude kalifikazioarekin. Gaur egun ere gai hori ikertzen jarraitzen du.

ECTRIMS erakundearen aholku-batzordeko kide izan zen, eta, gaur egun, Espainiako Neurologia Elkarteko (SEN) Zuzendaritza Batzordeko kide da, Irakaskuntza eta Egiaztapen Arloko kide gisa. Hainbat sari eta aipamen berezi jaso ditu Esklerosi Anizkoitzari buruzko komunikazio zientifiko onenei (2006, 2013) Espainiako Neurologia Elkartearen eskutik.

Hainbat paziente-elkartetako aholkulari mediko gisa lan egiten du. Halaber, Ddbulgazio-lan handia egiten du Esklerosi Anizkoitzaren eta beste gaixotasun neurodegeneratibo batzuen ezagutza zabaltzeko. Azken urteotan interes bereziarekin lan egiten du osasunaren eraldaketa digitalean, Balio Medikuntzan eta e-Health-en.