euskaraespañol

Ingurumen-ondarearen ebaluazioa

  • News

First publication date: 05/10/2015

Image

Ondare naturalaren kudeaketari laguntzeko Bizkaiak ingurumen-ikerketan jokatzen duen rol aitzindaria jasotzen du Natura eta ongizatea Bizkaian liburu BATEK UPV/EHUren Garapen Iraunkorrari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrak Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin eta UNESCO Etxearen laguntzarekin garatutako ikerketa horren xedea erakunde publikoei garapen iraunkorra sustatzera zuzendutako erabakiak hartzeko datu zientifikoak izateko aukera emango dien tresna bat izatea da.

Bizkaiko lurraldea izan da Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Garapen Iraunkorrari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrak garatutako ikerketa berritzaile baten foku-puntua. Ikerketa Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin eta UNESCO Etxearen laguntzarekin egin da eta ekosistemen egoera eta horiek gizarteari ematen dizkioten zerbitzuak  identifikatu, kartografiatu eta ebaluatzea izan du xede.  Zientzia-arloko eta erakunde sozialetako pertsonek eta Administrazioko teknikari nahiz politikariek parte hartu duten muturreko metodologia baten bitartez, Bizkaiko ekosistemek giza bizitzarako oinarrizko zerbitzuak eta produktuak emateko duten ahalmena ebaluatu da, besteak beste, edateko ura, lurzoruaren emankortasuna, janari-hornidura, sendagaiak, klimaren erregulazioa, kultura-inspirazioa edo estimulazio espirituala.

Azterketa sakon horren bitartez eta gizarteko hainbat sektoreren parte-hartzearekin, dokumentu zientifiko bat sortzea ez ezik, kudeaketa-tresna bat ere sortu nahi izan da, erakunde publikoei garapen iraunkorra sustatzera zuzendutako erabakiak hartzen lagunduko dieten datu zientifiko eta objektiboak izateko aukera emango diena. Ikerketaren emaitzak honako argitalpen honetan jaso dira: "Natura eta ongizatea Bizkaian. Ekosistemen Zerbitzuen Ebaluazioa; kudeaketari aplikatutako ikerketa". Internet bidez eskura daiteke argitalpena da.

Ikerketa Bizkaiko Milurteko Ekosistemen Ebaluazioa programaren barruan sartzen da eta hori, aldi berean, "Milurteko Ekosistemen Ebaluazioa" Nazio Batuen Nazioarteko Programa Zientifikoaren barruan. Biodibertsitatearen Europako 2000ko Estrategian Europatik ezarritako helburuak lortzen lagunduko du ikerketak.