euskaraespañol

Marokoko Unibertsitateekin lankidetza hitzarmenak sinatu dira

  • Kronika

First publication date: 01/02/2016

Image

Afrikaren iparraldeko unibertsitateekin areagotu ditu harremanak UPV/EHUk. Otsailaren 1ean, Euskal Herriko Unibertsitateko errektoregoaren egoitzan, Iñaki Goirizelaia errektoreak hartu ditu Kenitrako Ibn Tofail Unibertsitateko presidente Azzeddine Elmidaoui, aldi berean Marokoko Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziako presidentea dena, eta Rabateko Mohammed V.a Unibertsitateko presidente Saaïd Amzazi. Bileraren helburua UPV/EHUren eta bi unibertsitate marokoar horiekin lankidetza hitzarmenak sinatzea. Lankidetza arlo zabala aurreikusten du, geroko akordioetan zehaztuko dena. Beste ekimenen artean, informazioa eta argitalpenak, ikerketak, tresneria eta pertsonala trukatu ahal izango dira. Errektoreekin UPV/EHUko Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreorde Nekane Balluerka ere egon da. Ezkerretatik eskuinetara: Azzeddine Elmidaoui, Iñaki Gorizelaia, Saaïd Amzazi.
 

Argazkia: Tere Ormazabal. UPV/EHU