euskaraespañol

Suediako Norrbotten probintziako delegazio batek UPV/EHU bisitatu du

  • Kronika

First publication date: 18/05/2016

Image

Hogeita hamar pertsonek osatutako taldeak Bizkaia Aretoa bisitatu du eta Bizkaiko Campuseko errektoreorde Carmelo Garitaonandiarekin bilera egin dute. Delegazioak Norrboten-eko gobernadore Sven-Erik Österberg du buru, eta harekin batera etorri dira Kiruna, Gällivare, Pitea, Harapanda, Overtornea eta Luleako alkateak eta Lulea University of Technologyko errektoreorde Birgitta Bergvall-Kareborn. UPV/EHUn bildu ostean, Bilboko Udaletxera joan dira. Zirkulu Polar Artikoan kokatua, Norrbotten Suedia osatzen duten 21 probintzietako bat da.