euskaraespañol

Europar Batzordeko ordezkari diplomatikoen topaketa Bizkaia Aretoan

Lehendakaritzak eta EHUgunek antolatu dute bilera

First publication date: 07/06/2016

Image
Iñaki Goirizelaiaren aurkezpena Europako ordezkarien bileran

Gaur, ekainak 7, 11:30etan, Bizkaia Aretoko Baroja gelan, Europar Batzordeko ordezkari diplomatikoen topaketa ospatu da. Bileran parte hartu dute Madrilen akreditatutako hogei enbaxadako ordezkariek, Herbeheretako enbaxadore Matthijs Van Bozel buru dutela, Mikel Antónek, Eusko Jaurlaritzako Europako Gaien zuzendaria, eta UPV/EHU eta Deustuko Unibertsitateko errektoreak, Iñaki Goirizelaia eta José María Guibert, hurrenez hurren. Aipatu unibertsitateetako irakasle eta ikasleek ere parte hartu dute.

Ekitaldia Lehendakaritzak eta EHUgunek (UPV/EHU eta gizartearen arteko foroa) antolatu dute, eta helburua Euskal Autonomi Erkidegoan bisitan dauden diplomatikoek unibertsitateekin hartu-emana izatea izan da.

Hizlari bakoitzak bere erakundearen aurkezpen labur bat egin du, eta Europarekin daukan erlazioa ere azaldu du. Ordezkari diplomatiko, irakasle eta ikasleei ere eskertu zaie parte hartzea. Jarraian irakasle eta ikasleek parte hartu dute, diplomatikoei Europako gaiei buruz galdetzeko. Eztabaidan, errefuxiatuen krisia eta ‘Brexit' -Europako Batasunetik Britainia Haundia irtetea-izan dira gehien jorratu diren gaiak.

EHUgunekoak dira ekitaldian parte hartu duten UPV/EHUko irakasleak, eta ikasleak diplomazia, nazioarteko harreman eta zuzenbide arloetako gradu eta masterretan ari dira.