euskaraespañol

‘Saltillo'-k Brest-eko jaialdian parte hartu du beste 1.500 belaontzi klasikorekin batera

UPV/EHUko 14 ikaslek osatu dute eskola-ontziaren tripulazioa udako lehen praktika bidaian

  • Kronika

First publication date: 27/07/2016

Image

Saltillo UPV/EHUko Eskola-ontzia Santurtzitik abiatu zen uztailaren 10ean Bretainiako Brest eta Douarnenez-eko Itsasoko Jaialdira bidean. Hilaren 16an Brest-en porturatu ostean, tripulazioak, Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoko 14 ikaslek, eta kapitainak, Mikel Lejarzak, beste behin ere, Euskadi ordezkatu dute Tonnerres de Brest jaialdian.

Bela klasikoko Europa mailako topaketa garrantzitsuenetako bat da jaialdi hau eta itsasontzi mitikoek parte hartzen dute; hala nola, La Recoubrance, Portugalgo Itsas Armadako Creoula edo Sagre Eskola-ontziak, Mexikoko Itsas Armadako El Cuauhtémoc edo Hermión ikaragarria.

Lau egunez, Saltillo beste 1.500 belaontzi klasiko eta tradizionalekin batera nabigatzen aritu da Brest-ako badian. Lau urtean behin egiten den belaontzi famatuenen elkarretaratzea ospatu da horrela. Ondoren, ikasleek badia mitiko honen eta Douarnenez-ekoaren arteko estropadan parte hartu dute, azkenik Belle Ille-ra abiatzeko.

Pasaiako Zamakona ontzioletan mantenu-lanak egiten lau aste igaro ostean, Saltillo belaontziaren udako lehen praktika bidaia da hau. Uztailaren 29an eskola-ontzia Santurtzira ailegatzea aurrikusten da, 21 eguneko bidaian ikasleek ikasturtean zehar ikasitakoa praktikan jarri eta mundu-mailako nabigazioaren historia bizia ezagutu ostean.

Abuztuaren erdialdean, Saltillo itsasontziak ohiko kostera egingo du Euskadin. Bertan, hainbat porturatze egingo dituzte hiritarrek ontzia ezagutu dezaten.

 

Argazkiak: www.brest2016.fr