euskaraespañol

Hitzaldia: ‘Visión de los territorios y construcción de marca'

When and where

From: 19/01/2017 To: 17/01/2017, 16:00 - 18:00

Location

Gizarte eta Komunikazio Zientzia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Image

Description

Ostegunean, urtarrilaren 19an, 16:00etan, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko C mintegia, 3. solairuan (Sarriena Auzoa, z/g), INNOLAB: Innovación, Cambio, Complejidad ikerketa taldeak antolatzen duen "Fábricas del Futuro" mintegi-laborategiaren III. Edizioko saio berri bat egingo da. Han Andoni Aldekoaren (Komunikazio Zuzendaria, Lehendakaritza, Eusko Jaurlaritza) ponentzia izango da entzungai.

Mintegia 2013-2014 ikasturtean abiatu zen, diziplina arteko hausnarketa eremua bilakatzeko helburuarekin eta eztabaida eta kritikaren bitartez egungo eta etorkizuneko erronka sozio-ekonomiko nagusienei aurre egiteko asmoarekin. Ordutik hona, mintegian aurkeztutako ponentziak 20 inguru izan dira eta 150 pertsona ingururen parte hartzea lortu da. Hizlarien artean, erakunde publikoetako ordezkariak, enpresetan ardura duten pertsonak eta akademikoak izan dira, beren jardueran aurkitzen dituzten erronka garrantzitsuenei aurre egiteko garatzen dituzten tresnen inguruko esperientzia partekatzen dutelarik.

Mintegia Ander Gurrutxaga irakasleak koordinatzen du, Soziologian katedraduna UPV/EHUn. Mintegiaren idazkaritza teknikoa Auxkin Galarraga irakasleak kudeatuko du, mintegien inguruko informazioa eta koordinazioa bideratuko dituelarik. Sarrera doakoa da, baina izena eman behar da aurretik: auxkin.galarraga@ehu.eus