euskaraespañol

Image of the day

Donostiako Orfeoia-UPV/EHU XXII. sariaren banaketa ekitaldia

When and where

21/04/2023, 19:00

Location

Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Description

Ostirala, apirilaren 21ean, 19:00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Ignacio Mª Barriola Zentroaren areto nagusian, Donostian, Donostiako Orfeoia-UPV/EHU XXII. Sariaren banaketa ekitaldia egingo da.

Otilia Fidalgo Gonzálezek eta Mª Victoria Urruzola Esnaolak ex aequo jasoko dute aipatutako saria, ‘La música religiosa de Valentín Zubiaurre. Maestro de la Real capilla de Madrid (1875-1914)’ eta ‘Un programa de prevención del miedo escénico para niños/as de 8 a 12 años’, lanengatik, hurrenez hurren. Era berean, Ángel Briz Lázcozek saria jasoko du, musika munduan egindako ibilbidea aitortzeko.

Donostiako Orfeoiko presidente José María Echarri eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Agustín Erkizia ekitaldiaren buru izango dira.

Ekitaldia bukatzean, Donostiako Orfeoiak bere errepertorio tradizionaleko lanak joko ditu emanaldi labur batean.

Ekitaldia irekia izango da, eta edukiera mugatua izango du.