euskaraespañol

‘Territorio gravedad’ dokumentalaren aurkezpena

  • Event

When and where

24/05/2022 24/05/2022, 19:00

Location

Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Description

Sociedad Española de Gravitación y Relatividad (SEGRE) elkarteak, zeinaren egungo presidentea UPV/EHUko Ruth Lazkoz irakasle eta ikertzailea den, eta Andaluziako Astrofisika Institutuak, eta CSICek, ‘Territorio Gravedad’ dokumentala proiektatuko dute Bilbon. Kosmosean zeharreko ibilbidea egiten du filmak, grabitatea erreferentzia gisa hartuta, unibertsoko eskulturagile handia. 

Dokumentalak oso formatu berria du, Carl Saganen Cosmos serie mitikoan oinarritua, baina ikus-entzunezko lengoaia hurbilagoarekin. Bizkaia Aretoak dokumentalaren lehen bi atalen proiekzioa hartuko du (Bilbon grabatutako zatiekin eta UPV/EHUko Fisika Saileko katedradun José María Martín Senovillari egindako elkarrizketa batekin). 

Proiekzioaren ondoren, mahai-inguru bat izango da, gaian adituak diren hainbat kiderekin. 

 

• José María Martín Senovilla, UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea 

• Ruth Lazkoz (Espainiako Erlatibitate eta Grabitazio Elkarteko presidentea) 

• Carlos Barceló (zuzendari zientifikoa) 

• Nacho Chueca (zuzendari artistikoa) 

• Elisa Marinas (aktore protagonista) 

• Teresa del Olmo (antzeztaldeko aktorea; kolaboratzaile berezia)