euskaraespañol

REM masterrak ongietorria eman dio bigarren promozioari

  • Photocampus

First publication date: 29/01/2020

Image
Argazkia: Tere Ormazabal. UPV/EHU

Bilboko Ingeniaritza Eskolak ateak ireki dizkie ongietorria emateko nazioarteko ospe handia duen Master In Renewable Energy in the Marine environment (REM)-eko ikasleei. 

Lehen seihilekoa Eskoziako Strathclyde-ko Unibertsitatean eman ondoren, mundu osoko ikasle hauek gure artean egongo dira datorren uztailara arte. Gero, Nanteseko Ecole Centraletik eta Noruegako NTNUtik pasatuko dira ikasketak amaitzeko. Bigarren urtean dagoeneko REM graduondoa nazioarteko aintzatespen handieneko masterretako bat bihurtu da eta Europar Batasuneko “Erasumus Mundus” labelaren kalifikazio bikaina lortu du.