euskaraespañol

Roger Wiens eta Samuel Clegg NASAren Mars 2020 proiektuaren ikertzaileen hitzaldiak

  • Event

When and where

From: 23/09/2019 To: 24/09/2019, 11:30 - 13:30

Location

Paraninfoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Description

Roger Wiens eta Samuel Clegg NASAko ikertzaileak dira, eta Mars 2020an parte hartzen dute, NASAk Marte esploratzeko garatzen duen programaren baitan. Mars 2020 proiektuan ere UPV/EHUren IbeA ikertaldea egiten ari den lana ezagutzera etorri dira, eta bi hitzaldi eskainiko dituzte.

Lehenik, Roger Wiensek, Los Alamoseko Laborategi Nazionaleko ikerketa zuzendariak, hitzaldia eskainiko du datorren astelehenean, irailak 23, 11.30ean, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan. Wiens 2011tik Marten dabilen Curiosity rover-aren ChemCam tresnaren ikertzaile nagusia da. Gainera, NASAren Mars2020 roverraren SuperCam tresnaren ikerlari nagusia ere bada. Roger Wiensen hitzaldiaren izenburua izango da: ‘Exploration of Martian Landscapes and its geochemistry with ChemCam onboard of Curiosity and plans for SuperCam in Mars2020’.  Sarrera libre aretoa bete arte.

Asteartean, irailak 24, 11.30ean, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Adela Moyua gelan, Samuel Clegg-en txanda izango da. Clegg 2011tik Marten dabilen Curiosity rover-aren ChemCam tresnaren ikertzaile laguntzailea da. Gainera, NASAren Mars2020 roverraren SuperCam tresnaren ikerlari laguntzailea ere bada. Samuel Cleggen hitzaldiaren izenburua izango da: ‘Laser-based Remote Instrumentation from Rovers and Landers: ChemCam (Curiosity), SuperCam (Mars2020), and future instruments’. Sarrera libre aretoa bete arte.

Esan bezala, Juan Manuel Madariaga katedradunak zuzentzen duen UPV/EHUko IbeA ikertaldeak NASAren Mars2020 espazio misioan dihardu baita ere. Hain zuzen ere, Marteko gainazaleko harriak eta lurzorua aztertzeko Supercam-aren tresnak kalibratuko ditu.