euskaraespañol

Saltillok bere ateak irekiko ditu asteburuan Hondarribian

  • Event

When and where

25/08/2018, 00:00 - 00:00

Location

Gipuzkoa

Description

Abuztuaren 13tik irailaren 1era UPV/EHUko Saltillo eskola-ontziak ohikoa den udako itsasaldia ari da egiten euskal portuetan zehar. Hala, asteburuan, abuztuak 25 eta 26, Hondarribian  bere ateak irekiko ditu, nahi duten guztiek belaontzia bisitatu dezaten. Bisiten ordutegia: 10:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 19:00etara. Sarrera doan.

Ondoren, hurrengo egunetan Mutriku, Ondarroa eta Bermeo bisitatuko ditu ontziak. Mikel Lejarza kapitain duen itsasaldi honetan, Nautika eta Itsas Garraioko eta Itsasketako graduko ikasleek nabigazio praktikak egingo dituzte. Horrez gain, bela mundua gizarteari hurbiltzea eta antzinako belaontzi hau ezagutzera ematea ere badira itsas ibilaldi honen helburuak. Horretarako, bidaian zehar, Saltillok bere ateak irekiko ditu nahi duten guztiek ontzia bisitatu dezaten..

Saltillo 1932an eraiki zen eta, bi urte beranduago, Pedro Galindez enpresari bizkaitarrak erosi zuen. 1946tik 1963a arte Galindezek errege-familiari utzi zion belaontzia, erabil zezan. 1968an Galindezek Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoari (gaur egun Bilboko Ingeniaritza Eskola) itsasontziaren dohaintza egin zion, eta 1998az geroztik unibertsitateko ontzi-eskola bezala erabiltzen da.

Egutegia eta ordutegia

  • Abuztuak 24: Orio – Hondarribia
  • Abuztuak 25-26: Ate irekiak Hondarribian
  • Abuztuak 27: Hondarribia - Mutriku
  • Abuztuak 28: Ate irekiak Mutrikun
  • Abuztuak 29: Mutriku – Ondarroa
  • Abuztuak 29: Ate irekiak  Ondarroan
  • Abuztuak 30: Ondarroa - Bermeo
  • Abuztuak 31: Ate irekiak Bermeon
  • Irailak 1: Bermeo – Santurtzi