euskaraespañol

Samuel Garcia Gilek irabazi du ‘Enrique Bustamante’ Komunikazio Ikerketako Gazte Saria

UPV/EHUko ikertzaileak irratiak Trantsizio garaian izandako eraldaketari buruzko lan bat aurkeztu zuen

  • News

First publication date: 07/07/2023

Ezkerretik eskuinera, Samuel García Gil, monografia kategorian saritua, Patricia Corredor Lamas (URJC) eta Tamara Moya Jorge, artikulu kategorian saritua.
Ezkerretik eskuinera, Samuel García Gil, monografia kategorian saritua, Patricia Corredor Lamas (URJC) eta Tamara Moya Jorge, artikulu kategorian saritua. | Photo: Alberto Pena

Samuel García Gil Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Garaikideko Saileko doktoratu ondoko ikertzaileak 2023ko ‘Enrique Bustamante’ Komunikazio Ikerketako Gazte Saria jaso du, monografia modalitatean, lan honengatik: ‘Libertad en las ondas. La radio informativa de la Transición española (1977-1984)’.

Irratigintzak 1977. urteaz geroztik izandako eraldaketa, irrati pribatuei informazio-askatasuna aitortu izana eta Radio Nacional de Españaren ‘parteen’ monopolioaren amaiera dira saritutako ikerketaren premisa nagusiak. Egileak hedabidearen bilakaera aztertu du lege, egitura, programazio eta audientzien ikuspegitik, O-23aren kontakizun ospetsura mugatu gabe (‘transistoreen gaua’), irratiak demokraziarako trantsizio-prozesuan jokatutako paperera azaltzeko.

Saritutako monografiaren jatorria doktorego-tesirako egindako ikerketa da. Valladolideko Unibertsitatean defendatu zen 2022an, eta epaimahaiak kalifikazio gorena eman zion, bikain cum laude.

García Gilek elkarteko presidente eta UABeko katedradun Rosa Franquet i Calveten eskutik jaso zuen saria, Vigoko Unibertsitateko Komunikazio Fakultatean egin berri den IV. Doctorial AE-IC tailerrean.