euskaraespañol

Neguko ezustekoak

Photocampus: Eguneko irudia

  • Photocampus

First publication date: 12/01/2022

Image

NON: Leioa-Erandio eremua (Bizkaiko Campusa). NOIZ: 2022ko abenduaren 12a. NOR: Egoi Markaida. Komunikazio Bulegoa. UPV/EHU. 

 

Egunsenti lainotsua izan dugu gaur. Lainoak formak eta inguruak lausotzen ditu, eta zaila da jakitea gauzak gertu edo urrun dauden. Zuzenean haiekin topo egiten dugun unean bakarrik bereiz daitezke. Ikasle talde batek, lainoan zehar doala,  argi lodi eta itsugarriaren artetik kaio bat ikusi du, zirkuluetan bueltaka galduta dirudiena. Duela berrehun urte, Henry David Thoreau pentsalariak bere neguko ibilaldiei buruz idatzi zuen: «Ekaitzaren handitasun esploratu gabeak bidaiariri adore ematen dio». Harridura sentsazioa oso ohikoa da neguan. Urtaro honetan badirudi gauzak geldirik eta hezigaitz daudela eta argiak beste era batera jotzen duela. Izan ere, Thoreauk jarraitzen zuenez, “bihotza epel eta alai daukagu, elurrez estalitako txabola bat bezala, ateak eta leihoak erdi ezkutatuta, baina tximinietatik kea ateratzen da alai”.

 

Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus