euskaraespañol

STEAM kultura elkarlaneko artearen bidez

  • Event

When and where

23/11/2021

Location

Areto nagusia - Gasteizko Ingenieritza Eskola
Nieves Cano 12. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Description

Azaroaren 23an, asteartea, Euskal Herriko Unibertsitatearen Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako Gradu Aretoan, ‘Kultura STEAM, elkarlaneko artearen bidez. Arte kontzeptualaren hizkuntzak ikasten’ izeneko jardunaldia izango da.

Jarduera hau zuzenduta dago ikasleei, irakasleei, unibertsitate ikastegietako zuzendaritza taldeei, ikastetxeetako eta kultura guneetako kudeatzaileei, lankidetza bidezko artean interesa duten pertsonei eta, oro har, herritarrei.

GIU19/010 ikertaldeak proposamen zehatzak ikusarazi nahi ditu STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics) gure gizartean zabaltzeko. Zabalkundea instalazio artistikoen bidez egiten da, eta instalazio horiek elkarlanean egiten dira ikastetxeetako eta kulturako espazioetan.

Jardunaldiaren helburua da unibertsitate, kultura eta eskola komunitateari STEAM kultura sustatzeko proposamen iraunkor eta kolaboratibo bat aurkeztea. Jardunaldiaren programak arte kontzeptualeko hizkuntzei buruzko hitzaldi bat, solasaldi bat eta Gasteizko Ingeniaritza Eskolan elkarlanean egindako lau lan artistikoren bisita gidatu bat biltzen ditu.

Programa

Programa+Información_CULTURA STEAM A TRAVÉS DE ARTE COLABORATIVO_1635866370890.pdf