euskaraespañol

Tximeleten putzua

  • Photocampus

First publication date: 27/03/2024

Image

NON: UPV/EHUko Elbira Zipitria Zentroaren ondoko putzua, Donostian. NOIZ: 2023ko udara. NORK: Pedro Ayerbe Arana. Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea (HEFA II).

 

Bisitari asko hurbiltzen dira Ibaetako Campuseko urmaelera, Elbira Zipitria zentroaren ondora. Gehienek 6 hanka edo gehiago dituzte. Urmaela erakargarri bihurtu da intsektu eta armiarma kopuru handi batentzat, hau idazten duenaren pozerako. Hemen erakusten ditut eguneko 4 tximeleta espezie (Araschnia levana, Lampides boeticus, Cacyreus marshalli eta Lycaena phlaeas), 2023an ateratako argazkiak.

Geranioaren tximeleta, Cacyreus marshalli, jatorriz hegoafrikarra, sartutako espezie bat da, oso hedatua gure lurraldean eta gaur egun oso erraz ikus daitekeena.

 

Eguneko irudi guztiak Photocampus atalean ikus ditzakezu.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus