Resolutions for Services

Unibertsitate Biblioteka

Unibertsitate Bibliotekaren erabilerari buruzko azalpenak unibertsitateko kide guztientzat

Osasun arloko agintariengandik jasotako xedapenak jarraituz eta osasun publikoa babesteko asmoz, hona hemen UPV/EHUko Unibertsitateko Bibliotekak eman ahal izango dituen zerbitzuen azalpena:

1.- Martxoaren 13tik 29ra arte, irakurketa gelak, talde lanak egiteko gelak, mediatekak, hemerotekak eta, oro har, Bibliotekako eremu publiko guztiak ITXITA EGONGO DIRA, arlo guztietan eragina izango duen neurria.

2.- Ez dira emango Biblioteketako geletan ohikoak diren zerbitzuak: liburuak kontsultatzea, gelan bertan liburuak erabiltzeko maileguak, fotokopiak egitea, dokumentuak eskaneatzea, ezta ordenagailu eramangarrien edo beste edozein materialen mailegua ere.

3.- ETXERA ERAMATEKO MAILEGUA, UPV/EHUko langile (IIP eta AZP) guztientzat mailegu mostradoreetan soilik egingo da, ALDEZ AURRETIK ESKATUTA. Eskaera hori Bibliotekako Katalogoaren bitartez   egindako ERRESERBA BATEN BIDEZ gauzatuko da. Erreserba prest dagoenean, Bibliotekak jakinarazi egingo dio erabiltzaileari, baita liburua jasotzeko eguna eta ordu zehatza ere. Ezinbestekoak diren joan-etorriak ekiditeko, erreserba prest dagoela eta jasotzeko hitzordua zein den ziurtatzea eskatzen diegu gure erabiltzaileei.

4.- Ikertzaile eta irakasleentzako zerbitzu bereziak (Biblioteken arteko mailegua, informazio bibliografiko espezializatua, curriculumarekiko laguntza, e.a.) Biblioteken posta elektroniko ofizialen bitartez emango dira, edo telefonoz premiazko kasuetan.

5. Indarrean dauden maileguei dagokienez, beharrezkoak diren neurriak hartu ditugu martxoaren 10etik 29arteko egunetan amaitzen ziren mailegu epeak luzatzeko. Bizi dugun egoera berezia luzatuko balitz, neurri gehigarriak hartuko genituzke sor daitezkeen atzerapenen ondorioz inolako zigorrik ez egoteko. 

Unibertsitateko Bibliotekak bilduma digital handia dauka eta baita lineako zerbitzu ugariak ere.  Horien erabilerari buruz sor daitezkeen galderak edo egoera dela eta sor daitezkeen eskaerak posta elektronikoaren bidez edo telefonoz atendituko ditugu, ahal den guztietan.

Informazio gehiago Unibertsitateko Bibliotekako web gunean. Zure Bibliotekaren posta elektronikoa eta telefonoa helbide honetan ikus ditzakezu:

https://www.ehu.eus/eu/web/biblioteka/egitura