euskaraespañol

UPV/EHUk sexu- eta genero-aniztasuna aldarrikatu du 'UniDibertsitatea Egunean' eta Empar Pineda, militante feminista historikoa eta LGTB, omendu du

  • Event

When and where

10/06/2021, 11:00

Location

Juliana Agirrezabala aretoa - Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Audience:
Ikasle
Administrazioko eta Zerbitzuetako Pertsonala
Irakaskuntza eta Ikerkuntzako Pertsonala

Description

Ostegunean, ekainak 10, Bilboko Hezkuntza Fakultateko Juliana Agirrezabala aretoan “UniDibertsitatea eguna” ospatuko da. Euskal Herriko Unibertsitateak Empar Pineda Erdozia frankismoaren aurkako ekintzaile historikoa, feminista eta LGTB omenduko du, eta bere izena daramaten sariak ere banatuko ditu.

"Unidibertsitatea eguna” unibertsitateko komunitateak sexu- eta genero-aniztasunarekiko duen konpromisoa plazaratzeko aukeratu duen eguna da.

Ekitaldian, "UPV/EHUko Gradu Amaierako Lanak (GRAL) eta Master Amaierako Lanak (MAL) lanetan LGTB ikuspegia txertatzeko Empar Pineda sarien I. edizioko" eta “UniDibertsitatea Film Laburren I. edizioko” sariak banatuko dira.

Programa

11:00etan. Ekitaldi instituzionala. UPV/EHUko Idazkari Nagusiak, Aitor Zurimendi Islak,  hasiera emango dio ekitaldiari.

Omendua: Empar Pineda Erdozia (bere senitarteko bat etorriko da oroigarria jasotzera bere izenean).

Empar Pinedaren ibilbidearen eta militantziaren azalpena UPV/EHUko irakasle den Marta Luxan Serranoren eskutik.
 

11:45ean. Berdintasunerako Zuzendaritzak antolatutako LGTB sarien banaketa:

Empar Pineda sariaren I. edizioaren sari banaketa

UniDibertsitatea film laburren lehiaketako I. edizioaren sarien banaketa
 

Film labur irabazlearen proiekzioa. Parte hartu duten gainerako film laburrak ekitaldiko programazioan denbora izanez gero proiektatuko dira.

Bertaratu nahi izanez gero, mesedez, izena eman ondorengo estekan: [ikusi]

Ekitaldia streaming-en bidez ikusgai izango da honako estekan:  1. Kanala