euskaraespañol

UPV/EHU da konputazio kuantikoa bultzatzeko IBMrekin elkartu den europako instituzio aitzindarietako bat

Ikerketa eta konputazio kuantikoaren hezkuntza aukerak bultzatzeko asmoarekin IBM Q Networkek bildu ditu Euskal Herriko Unibertsitatea, Aaltoko Unibertsitatea, Turkuko Unibertsitatea, Nazioarteko Nanoteknologia Laborategi Iberikoa, Lausanneko Eskola Politeknikoa, Chalmerseko Unibertsitate Tekonologikoa, Zuricheko ETH eta Saarlandeko Unibertsitatea.

  • News

First publication date: 03/07/2019

Enrique Solano, irakasle eta UPV/EHUko ordezkaria Lausannen. Argazkia: UPV/EHU

Lausannen (Suitza) egin den Mundu Mailako Zientzia Kazetarien Bileran IBM-k (NYSE: IBM) bere IBM Q Network sarearen hedapena iragarri du; hala, Europako unibertsitate desberdinak, horien artean Euskal Herriko Unibertsitatea, eta nazioarteko ikerketa erakunde bat gehitu ditu. Instituzio horiek IBMrekin lanean dihardute konputazio kuantikoaren inguruko ikerketa bultzatzen eta ikasleak hurrengo konputazioa kuantikoaren inguruko lanbideetarako prestatzen, bai zientzia arlokoak, eta bai negozioen eremukoak ere, prestatzeko lagungarriak izango zaizkien ikasketa planak martxan jarriz.

IBM Q Network, konpainien, instituzio akademikoen, enpresa emergenteen eta etorkizuneko ikuspegiarekin lan egiten duten ikerketa laborategien komunitate globala da. Horiek guztiek, IBMrekin batera konputazio kuantikoak aurrera egin dezan lan egiten dute, horren inguruko ekosistema hazten laguntzeko.

IBM Q Network-eko kide bezala, Euskal Herriko Unibertsitateak, Nazioarteko Nanoteknologia Laborategi Iberikoak, Aaltoko Unibertsitateak, Turkuko Unibertsitateak eta Lausanneko Eskola Politeknikoak IBM Q Networkeko baliabideak erabili ahalko dituzte. Era berean, IBM Q Experience-n bidez eskuratu ahalko dituzte hezkuntzarako sistema kuantikoak. Gainera,  informazioaren zientzia kuantikoak eta aplikazio goiztiarrak aztertzen dituzten ikasle zein irakasleek egindako ikerketa proiektuak eskuragarri izango dituzte. . 

Horrela, UPV/EHUk, Espainia mailan ikerketa kuantikoan aitzindaria den unibertsitateak, eta zehazki Enrique Solanok, UPV/EHUko irakasleak zuzentzen duen QUTIS Kimika Fisikoa Saileko ikerketa taldeak, IBMrekin lan egingo du estatuan ekosistema kuantikoa sortzen. Hala, diziplina arteko ekitaldi desberdinak antolatuko dira: hitzaldiak, hackathons-ak eta mintegiak komunitate kuantikoa sortu eta aplikazio kuantiko berritzaileak aztertzeko helburuarekin.