euskaraespañol

2018ko 334 doktore berriak izendatu ditugu

Tesia irakurri zutenen %53a emakumeak dira eta %22a beste herrialde batzuetatik datoz

  • News

First publication date: 27/05/2019

Image
Doktore berriak UPV/EHUko errektore Nekane Balluerkarekin. Argazkia: Mitxi

Izendatzeko ekitaldian, ostiralean, 2018an tesia irakurri zuten 334 doktoreak omenduko ditu, baita 2015-16 ikasturtean doktoregoko 57 sari bereziak eskuratu dituztenak ere, I+G+B sortzeko eta zabaltzeko profesional nagusiak izango direnak

UPV/EHUk gaur maiatzaren 24an ostiralean ospatu du doktore berriak izendatzeko ekitaldia. Guztira 2018an 176 emakumek (% 53) eta 158 gizonek (% 47) irakurri zuten tesia UPV/EHUn. Iaz, beraz, 334 tesi burutu ziren. Doktore horien %  22 atzerritarra da. Era berean, 2015-16 ikasturtean doktoregoko 57 sari bereziak eskuratu dituztenak ere omenduko ditu Euskal Herriko Unibertsitateak.

Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorea izan dugu ekitaldi buru. Izendatzeko ekitaldiaren ohorezko gonbidatua Santos Zunzunegui Diez Komunikazio Zientzietako irakaslea izan da eta honako hitzaldia emango du: “Tres fechas y una declaración de intenciones: Algunas reflexiones acerca de la comunicación en el mundo contemporáneo”.

Nekane Balluerkak bere agerraldian adierazi du giza kapitala baino balio handiagoko kapitalik ez dagoela eta unibertsitate hezkuntza izango dela belaunaldiz belaunaldi, “aldaketa prozesuen buru”. Etorkizunean doktoreen ekarpenen “erabakigarritasuna” azpimarratu du “horrela aitortzen dute garatutako herriek eta horrela egin beharko genuke guk ere bai; orain arte doktoretza kategoria akademikotzat soilik jo da eta ez ordea enpresa zein administrazio publikoan edo elkarte, kirol zein kultura taldeetan garatu daitekeen aparteko trebakuntzatzat”.

Bestalde, Jose Ignacio Armentiak, Master eta Doktorego Eskolako zuzendariak, gradu-ondoko ikasketen “emplegagarritasun handia” goraipatu du, “bai enplegu portzentajean eta baita prestakuntzari lotutako enpleguari dagokionez”.

2018ko tesiak

Iazko tesiak jakintza arlo honetakoak dira: Zientziak (108), Ingeniaritza eta Arkitektura (58), Osasun Zientziak (69), Gizarte eta Lege Zientziak (70) eta Arte eta Giza Zientziak (29). Azpimarratu beharra dago tesi horietatik 160 nazioartekoak izan zirela, eta 26 euskaraz irakurrita izan zirela. Halaber, 2015/16eko doktoregoko 57 sari bereziak (24 gizon eta 33 emakume) ere emango dira ekitaldi honetan. Sari hauek ematen zaizkie cum laude tesiei nazioarte mailan izan duten garrantziagatik, zientziari egin dioten ekarpenagatik eta era adierazgarrian jakintza berriaren sorreran lagundu izanagatik nabarmendu diren tesiei. Horietatik 14 lan Zientziaren arlokoak izan dira, 9 Ingeniaritza eta Arkitekturakoak, 9 Osasun Zientzietakoak, 13 Gizarte eta Zientzia Juridikoetakoak eta 12 Arte eta Humanitateenak.