euskaraespañol

UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko omenaldia Francisco Javier San Martin irakasleari

  • Event

When and where

04/02/2022, 16:00

Location

Arte Ederretako Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Description

Arte Ederren Fakultateak 2021eko abenduaren 7an hil egin zen Francisco Javier San Martin irakasleari omenaldi bat antolatu dio. Ekitaldia 2022ko otsailaren 4an izango, ostirala, arratsaldeko 16:00etan, Arte Ederren Fakultateko Hallean.

Francisco Javier San Martin UPV/EHUko Leioako ataleko Artearen Historia eta Musika Saileko irakasle titularra zen eta 1979an hasi zen Arte Ederren Fakultatean eskolak ematen. Irakaskuntza eta arte garaikidearen historiaren dibulgazioa ziren ikerketa eta idazketarekin batera bere pasioak. Artearen Historialari, kritikari eta komisario profila zeukan eta ekarpen asko egin zituen hiru esparruetan. Bere argitalpen inportanteenen artean hauxek daude: Piero Manzoni (Nerea, 1998), Dalí-Duchamp, una fraternidad oculta (Alianza, 2004), Una estética sostenible. Arte en el final del Estado del bienestar (Nafarroako Unibertsitate Publikoa, 2007) eta Guía para el arte del siglo XXI (BilbaoArte, 2019).

Ekitaldian Txaranga Urretabizkaiak parte-hartuko du, bere ibilbide akademikoa birpasatuko da eta familiari Arte Ederren Fakultateko irakasle batek hildakoaren omenez egindako lana oparituko zaio.