UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatea 5,5 milioi kupoitan

Bere jaiotzaren 200. urteurrena dela eta, martxoaren 2an, larunbata, zozketatuko da

  • Albisteak

First publication date: 25/02/2019

ONCEren kupoiak UPV/EHUko Enpresa eta Ekonomia Elkano Fakultateko sorreraren 200. urteurrena islatzen du

ONCEk Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa, Elkano Fakultateari eskeiniko dio martxoaren 2an zozketatuko den kupoia bere 200.urteurrena ospatzeko. Hori dela eta Estatu mailan 20.000 agente saltzaileek jarriko dituzte salgai 5,5 milioi kupoiak, hala nola www.juegosonce.es webgunean eta baimendutako establezimendutanere erosi ahal izango da.

Asteburuko kupoia izanik 20 urtean hilero 5.000 euroko Soldatzarra eta 300.000 euroko sari nagusiaz gain, bigarren mailako 10 urtean hilero 2.000 euroko beste 4 soldatatzar eskeintzen ditu.

Aurkezpenean ONCE Euskadiko Lurralde ordezkariak Juan Carlos Anduezak, Euskadi eta Kantabriako Joku-Buruak Miguel Moradok; Fakultateko Dekanoak Jon Barrutiak eta Elkanoko Dekano orde koordinatzaileak Pedro Gomezek hartu dute parte.

Beste behin ONCE-k gure gizarteko ekimen azpimarragarrienak aintzat hartzen jarraitzen du, eta horren adibidea da kupoi hau. Eta honen bitartez eskerrak eman nahi dizkie Erakundeak joku produktuak erosten konfidantza erakusten duten hiritarrei, horri esker afilitauei zerbitzuak eskeintzen jarraitzen duelako. Euskadin 3.400 pertsona afiliatuei ematen die zerbitzua eta enplegu aldetik ONCEren jokuak komertzializatzen 540 agente saltzaile bat baditu egun Erakundeak Euskal Erkidegoan. ONCEk Euskadin 2019. urteari sariak banatzen eman dio hasiera, hots joan den urteari amaiera eman zion modu berean, izan ere urtarrilean 2.800.000 euro banatu ditu saritan eta ihaz guztira 37 milioi euro banatuz errekorra egin zuen.

200 urteko historia eta prestakuntza

ONCEren kupoiak UPV/EHUko Enpresa eta Ekonomia Elkano Fakultateko sorreraren 200. urteurrena islatzen du, merkataritza-irakaskuntzan munduko lehenengo zentrotakoa izanik. Bada, XVII eta XVIII. mendeetan zehar nabaria izan zen merkataritzan oinarritutako prestakuntzaren beharra, harik eta 1800. urtean Bilboko Kontsulatuak hiribilduko merkatarien artean zabaldu zuen arte.

Napoleonen inbasioaz geroztik arautegi-proiektu bat landu zen 1818ko uztailaren 9ko Errege Xedapenaren bidez onartuta. Lau katedra sortu ziren: matematika, frantzesa, ingelesa eta marrazketa, horietatik lehenbizikoan kontabilitate-ikasketak sartuz.

Eskolak etapa ezberdinak igaro zituen. Aurrenekoa, Kontsulatuak Udaletxeko goiko solairuetan zeuzkan lokaletan hasi zen, klaseak 1818ko azaroaren 18an hasita. Bigarrena, 1850eko irailaren 8ko Errege Dekretuaren bidez Espainian merkataritza-ikasketak modu ofizialean antolatu zirenean hasi zen, Isabel II.aren sasoian alegia. Klaseak Bigarren Hezkuntzako Institutuan ematen hasi ziren Nautikako Eskolarekin batera, 1887ra arte.  Emandako tituluak merkataritza-peritua eta merkataritza irakasle ziren.

Hirugarren etapan Bilboko Eskola merkataritzako goi-mailako eskola bihurtu zen. Laugarrena, Bilboko eskola goi merkataritza-ikasketen eskola bihurtuta abiatu zen, 1920ko abuztuaren 6ko Errege Dekretuari esker. Merkataritza-intendentziako (lizentziaturaren parekoa) eta aseguruen aktuariotzako graduak ezarri ziren orduan. 1927an inauguratu zen egungo Elkano eraikina.

Eskolako historiaren bosgarren etapa, Hezkuntzari buruzko eta Hezkuntza-erreformaren finantzazioaren gaineko 1970eko abuztuaren 4ko Lege Orokorrak definitu zuen, merkataritza-ikasketak  berriro ere egituratuz. Merkataritzako Irakasleen Ikasketa-Gradua eskaintzen zuten Merkataritza eskolak, Bilbokoa horien artean, Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola bihurtu ziren. Hauen lehendabiziko plan esperimentala, halaber, Enpresa Zientzien Diplomatura, 1971-72. ikasturtean hasi eta 1998-99ra arte mantendu zen, hiru espezialitateetan: Kontabilitatea, Merkataritza eta Administrazioa.

Egungo etaparen ezaugarri nabarmena da Eskola Fakultate berri baten barruan integraturik dagoela UPV/EHUko ikastegiak berrantolatzeko planetan (2015eko uztailaren 9ko EHAA), hala ezarrita.