-
Denboran zehar bidaia bat; Araiako gaztelura itzultzea
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
UPV/EHU mundu mailako abangoardian kokatu da komunikazio kritikoei dagokienez
-
Itziar Laka, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2024 Saria, ikerketa linguistikoagatik
-
‘FOS Detection’ proiektuak lehen saria lortu du ‘Think Big 2024’ sarietan
UPV/EHUko Bizkaiko Campusak nazioarteko bisitariei ongietorria egingo die
- Event
When and where
16/09/2021, 12:00
Location
Paraninfoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Description
Ostegunean, irailak 16, 12:00etan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan (Sarriena auzoa z/g, Leioa) Bizkaiko Campuseko nazioarteko eta SICUE ikasleei ongietorria emateko ekitaldia egingo da, Euskera, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak antolatuta.
Oihane Agirregoitia Herritarren Arreta eta Partaidetzako zinegotzia, Gorka Moreno campuseko errektoreordea eta Junkal Gutierrez Euskera, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordea ekitaldiaren buru izango dira.
Unibertsitateko erakunde ordezkarien ongietorria jasotzeaz gainera, truke programako ikasleek UPV/EHUko ikasleentzako unibertsitate zerbitzuak ezagutu ahalko dituzte; halaber, campusak antolatzen dituen kultura jarduerak eta hirian aisiarako eta astialdirako dauden aukerak ezagutuko dituzte.
Campuseko aurkezpenak
- Bisitarientzako campuseko kultura zerbitzuei buruzko aurkezpena. Beatriz Zabalondo, Bizkaiko Campuseko Euskararen eta Kulturaren arloko zuzendaria.
- Harrera Bulegoaren-Help Centre aurkezpena.
- UPV/EHU ESN Bilbo ikasle elkarteko aurkezpena. Bizkaiko jarduerak.
- Oparien zozketa