euskaraespañol

Urteurren ospakizuna: Elkano, 200 urte gestioan hezten

  • Event

When and where

20/11/2018, 18:00 - 00:00

Location

Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Description

UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateak Elkanoren 200. urteurrena ospatuko du bihar. Hitzaldi nagusia Athletic Clubeko presidente Josu Urrutiak emango du

Ekitaldian izango dira:

  • Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea
  • Jon Barrutia, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa
  • Pedro Gómez, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Dekanorde Koordinatzailea
  • Unai Rementeria, Bizkaiko ahaldun nagusia
  • Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea.
  • Cristina Uriarte, Eusko jaurlaritzako Hezkuntza sailburua
  • Josu Urrutia, Athletic Clubeko presidentea

Bilboko merkataritza eskola, gaur egun UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatea,  duela 200 urte sortu zen. Eskola hori, munduko lehenetarikoa eta estatuko lehena izan zen merkataritza ikasketak eskaintzen. 1818ko uztailaren 9an Errege Probisioa argitaratu zen Bilbon merkataritza diziplinak emateko eskola bat sortzeko.

Eskolaren lehen etapa Kontsulatuak Udaletxearen goiko solairuetan zituen geletan hasi zen. Gero Elkano kalera igaro zen eta urte askotan Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola izan zen, zein gaur egun UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatea den.