euskaraespañol

Xabier Orue-Etxebarriari Omenaldia

  • Event

When and where

22/05/2019, 19:00 - 00:00

Location

Gipuzkoa

Description

Zumaia 

Aita Mari zinema (Txomin Agirre Kalea, 2)

Xabier Orue-Etxebarriari Ohorezko Geoparkezale saria emango dio Euskal Kostaldeko Unescoren geoparkeak. Lehen aldiz ematen den aitorpen honek geoparkeko ondare natural eta kulturalaren ezagutzan ekarpen garrantzitsuak egin dituzten pertsonen lana eskertu eta plazaratu nahi du. Berrogei urteetan zehar egindako ikerketa lanak dudarik gabe Zumaiako flyscharen ezagutza eta balio internazionala bultzatu du. Azpimarratzekoa da adibidez Itzurun hondartzan estratotipoak izendatzeko egin zuen apustua. Horregatik eta beti lagundu eta partekatzeko prest egon delako, Geoparkeak lehen "Ohorezko Geoparkezale” saria aitortuko dio.

Ekitaldia irekia izango da Zumaiako Aita Mari zineman Maiatzak 22an arratsaldeko 19:00etan. Jarraian GEOTALKS ospatuko da  “El día que murió el Mesozoico” dokumentala ikusi ahal izango da eta Estibaliz Apellaniz eta Jose Antonio Arz ikertzaileekin solasaldi bat egingo da. Guztiak ongi etorriak izango zarete.