euskaraespañol

UPV/EHU-Donostiarrak Udaberriko XIX. Lasterketa abian da

1.500 atleta inguruk parte hartzea aurreikusten da

  • News

First publication date: 03/03/2023

Image
Jabier Fuentes, Ana Pérez, Xabir Prieto, Oihana Kortazar, Aimar Insausti eta Alazne Mujika Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzako kanpoaldean | Photo: UPV/EHU

XIX. Udaberriko Lasterketa aurkeztu da, Donostiarrak Kirol Elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatua. Proba 10 km-ko Gipuzkoako Txapelketa da eta izaera herrikoia du.

Aurkezpen-ekitaldia Euskal herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan egin da, eta bertan izan dira Aimar Insausti, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko Ekintzailetza eta Transferentzia zuzendaria, eta Alazne Mujika, Donostiarrak Kirol Klubeko presidentea. Ekitaldian parte hartuko du, halaber, Javier Fuentes lasterketako zuzendari eta aipatu kirol klubeko kideak.

Ekitaldian zehar 1. dortsala eman zaio, emakumezkoetan Oihana Kortazarri eta gizonezkoetan Xabi Prietori. Aurten ere UPV/EHU-Donostiarrak Udaberriko Lasterketa solidarioa da. Edizio honetan, 0 dortsala eman zaion proiektu solidarioa eta ekarpen ekonomiko bat Wanawake Mujer da, Afrikan lan egiten duen elkartea, berdintasunaren sustapenean eta emakumeenganako indarkeria mota guztien prebentzioan oinarritzen dena, bereziki mutilazio genitalaren, haurren ezkontzaren eta salerosketaren arloan. Dortsala Ana Perez fundatzaileak jaso du.

Martxoaren 12an, igandea, egingo den lasterketa UPV/EHUren Gipuzkoako Campusetik abiatzen den zirkuituan zehar joango da, 10:00etan, Donostiako erdigunea zeharkatuko du, Sagueseraino, eta hiriko Alde Zaharretik, Kontxa pasealekutik eta Ondarretatik itzuliko da, abiapuntura itzuli arte.

Antolatzaileek uste dute 1.500 atleta inguruk hartuko dutela parte proban. Izen-emateak zabalik jarraitzen du (izen-emateak Internet bidez bakarrik egingo dira, urtarrilaren 1etik martxoaren 9ra edo erabilgarri dauden dortsalak agortu arte. Ez da izen-ematerik onartuko lasterketa egunean).