euskaraespañol

Zer dakigu... 'Adimen artifizialaren erronkak medikuntzan'

  • Event

When and where

12/12/2023

Location

Kutxa Kultur Plaza - Tabakalera
Andre zigarrogileak plaza 1. -20012- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Image
Photo: Adobe Stock #485241075 por Have a nice day

Description

Materialen Fisika Zentroak (CFM), Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenaren zentro mistoak, 'Qué sabemos de...' hitzaldi-zikloa antola du, Kutxa Fundazioarekin lankidetzan. Hirugarren hitzordua abenduaren 12an, 18:30etan, Tabakaleran, (Kutxakultur Kluba, 1. Solairua). Donostian, izango da. Hitzaldia gazteleraz izango da. Sarrera librea lekua bete arte. 

Los retos de la inteligencia artificial en medicina 

Hizlaria: Lara Lloret Iglesias (CSIC)  

Elkarrizketan: Koldo Garcia Etxebarria (Biogipuzkoa) 

Lara Lloret Iglesias 

Lara Lloret Iglesias Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko (CSIC) zientzialari titularra da. Partikulen fisikako doktoretza egin zuen Oviedoko Unibertsitatean. Gaur egun egiten dituen ikerketak adimen artifizialaren erabilerari buruzkoak dira, batez ere arlo medikoan, haren erabilerak dituen erronketako batzuk konpontzen laguntzeko. “Inteligencia Artificial y Medicina” izeneko liburua argitaratu berri du Catarata argitaletxean. 

Koldo Garcia Etxebarria 

Koldo García, Biogipuzkoa Ikerketa Sanitarioko Institutuko Dibulgazio eta Kultura Zientifikoko arduraduna, Biologian lizentziatua eta Genetikan doktorea da. Besteak beste, informazio genetikoa erabili du gaixotasun gastrointestinalak ikertzeko. Gainera, hamar urte baino gehiagoko ibilbidea du publiko orokorrari dibulgazio zientifikoa ematen, komunikabideetan kolaboratzen eta publiko orokorrari hainbat formatutan hitzaldiak ematen.