euskaraespañol

Tailerra: Malware-ren analisia: ikuspegi praktikoa

When and where

31/01/2023, 10:00 - 12:00

Location

Informatika Fakultatea
Paseo Manuel Lardizabal 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Description

Asteartean, urtarrilak 31, 10:00etatik 12:00etara, ‘Malwareren analisia: ikuspegi praktikoa’ tailerra izango da, online eta aurrez aurre, ZIUR Unibertsitate eta Enpresa Gelan, UPV/EHUko Informatika Fakultateak eta Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak sustatua. Ekitaldia Josechu Migoyak egingo du. Hamabi urte baino gehiagoko esperientzia du zibersegurtasunaren munduan, eta Entelgy Innotec Securityko DFIR (Digital Forensic & Incident Response) arloan lan egiten duen Malware eta Forentsearen taldeko arduraduna da.

Tailer horretan, UPV/EHUko ikasleek eta, kanpokoak ere, parte hartuko dute. Bertan, malware-analisia egingo da zuzenean, eta reversing-teknikak gauzatzeko zer tresna erabil daitezkeen azalduko da. Reversing-teknikak malware-ek jasaten dituzten kalteberatasunak detektatzeko kode maltzurraren azterketa dira.

Malwarea zibersegurtasuneko analistek egunerokoan aurkitzen duten mehatxurik ohikoenetako bat bada ere, haien analisi-prozesua konplexua da. Hala ere, faseetan egituratu daiteke, pixkanaka bere funtzionaltasuna eta ezaugarriak ezagutu ahal izateko, bere helburua zein den jakiteko. Hori da tailerrean egingo dena, eta horrek malware-analista baten lana eta erasotzaileek erabilitako praktika batzuk ulertzeko aukera emango die bertaratutakoei.

Izen-ematea, lekua bete arte, doakoa da. Mezu elektroniko bat baino ez da bidali behar dif.ziur@ehu.eus helbidera honako gai honekin: MALWARE INSKRIPZIOA eta harremanetarako datuak mezuaren gorputzean. Beharrezkoa da, halaber, hitzaldia ZIUR gelan edo online jarraitzea nahiago den adieraztea (gero sarbide-esteka jaso ahal izateko).